Duela 25 urte...

Beleixe Irratia emititzen hasi zen

Guaixe 2024ko mai. 7a, 10:33

Etxarri Aranazko kultur etxeko estudiotik aritu zen

Bierrik elkartearen (Guaixe fundazioa gaur egun) hiru urteko lanaren ondoren, Beleixe Irratia emititzen hasi zen FM 107 dialean. Aitziber Etxaiz Soria eta Alfredo Alvaro Igoa ari ziren lanean. Irratiak 12:00etatik 14:00etara emititzen hasi zen, astegunetan. Baina saioaren aurretik eta ondoren Euskalerria Irratiaren saioen birremisioa egiten zuen.  Sustatzaileen asmoa zen pitteka arratsaldean edo gauean saioak eskaintzea. Horretarako, udazkenean irrati ikastaroa egin nahi zuten.