Sakanan erosi eta 1.500 euroko saria irabazi

Guaixe 2024ko api. 15a, 09:31
Udaberriko Tonbola iragartzen duen kartelaren aurretik sakandarra pasatzen. ARTXIBOA

SDOZEko kide diren establezimenduetan banatuko dituzte zozketarako zenbakiak.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE) Udaberriko Tonbola abiaraziko du apirilaren 15ean. Ordutik eta hilaren 27ra bitartean SDOZEko kide diren establezimenduetan 10 euro baino gehiagoko erosketa egiten dutenek zozketa baterako txartelak eskuratuko dituzte. Saria 1.500 euro dira. Zozketa Altsasuko Foru plazan eginen da apirilaren 27an, 18:30ean. 

Zozketako txartelak dituztenek plazan jarriko den ontzi batean sartu beharko dituzte, eta handik aterako dutena izanen da sariduna. Saria eskuratzen duenak baldintza bat bete beharko du: 1.500 euroak SDOZEren kide diren establezimenduetan gastatu beharko ditu, gutxienez hamarretan. 

Elkarteak jakinarazi duenez, hilaren 27ko zozketa VI. Altsasuko Merkataritza Festaren barruan eginen da zozketa. Hainbat jarduera aurreikusi dituzte egun horretarako, besteak beste: haurren txokoa, disko jartzailea edo sagardo eta enpanada erraldoi baten dastatzea.