Gazta berria dastatzeko garaia

Guaixe 2024ko api. 16a, 10:27
2023ko Gazta berriaren irekiera eguna. ARTXIBOA

Apirilaren 21ean, igandea, gazte berriaren irekiera eguna ospatuko dute, Ihabarren.

Ihabarren gazta berriaren irekiera ospakizun eguna da, eta harekin batera udaberriari ongi etorri festa ospatzen dute ere. Apirilaren 21ean, larunbatean, izanen da, gazta berriari ongi etorria emateko eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute, tartean III. Postre lehiaketa, herri kirol erakustaldia eta, nola ez, gazta berriaren mozketa unea. Musika herriko fanfarreak jarriko du. Elkarteak taberna zerbitzua eskainiko du egun osoan zehar.

Postre lehiaketa eguneko ekimenik garrantzitsuenetarikoa da: postreak 10:30ean jasoko dira plazan, eta 11:00etan lehiaketa hasiko da. Bazkalostean izanen da sari banaketa. Lehiaketan parte hartzeko aurretik izena eman behar da 679 23 23 25 telefonoan (Naiara). Postreak ardi esnea izanen du osagaien artean, gehienez 1,5 litro eta esnea jasotzeko gaztandegitik pasa behar da apirilaren 19a baino lehen.

Balio gastronomikoa da epaimahaiak gehien baloratuko duena, 50 puntuekin, hau da, ardi esnearen gustu eta zaporea, kontrastea eta ñabardurak. Produktua bera eta estetika, eta originaltasuna eta teknika ere kontuan hartuko dute, irizpide bakoitza 25 punturekin. Lehenengo saria txapela eta bi pertsonendako bazkaria izanen da; bigarren saria bi pertsonendako bazkaria eta herri bozketaren saren bi pertsonendako bazkaria.

Herri kirolak
Gazta berriaren irekiera egunaren barruan, Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak Arakilgo Udalaren eta Ihabarko kontzejuaren, Nafarroako Gobernuaren eta Sakanako Herri Kirolak eskolaren laguntzarekin, Sakanako XXIV. Herri Kirolen eguna antolatu du, 12:00etan.

2024ko Ihabarko Gazte berriaren irekiera eguna

Apirilak 21 igandea

10:30 Postre lehiaketaren postreak jaso.

11:00 Postre lehiaketa.

11:30 Gazte berriaren mozketa: aurreskua, otamena eta musika Ihabarko fanfarrearekin.

12:00 Sakanako XXIV. Herri Kirol erakustaldia.

14:00 Haurren bazkaria.

14:30 Helduen bazkaria.

16:00 Postre lehiaketaren sari banaketa.
Euskal kantak Ihabarko fanfarrearekin.

16:30 Mus txapelketa.

17:00 Haurren herri kirolak.

18:00 Txokolatada.