Maiatzak gora!

Guaixe 2024ko api. 24a, 10:21
2023an Etxarri Aranazko Hartzabalen jarritako Maiatza. ARTXIBOA

Maiatzaren 1ean, asteazkena, maiatza zuhaitzak zutituko dituzte Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian.

Maiatzaren lehenengoan hainbat etxarriar, bakaikuar, iturmendiar eta ziordiarrek indarrak batu eta maiatzak jasoko dituzte, urtero errepikatzen den ohitura.

Maiatzak 2024

Etxarri Aranatz

12:30 Bizako gainaren bestaldean momentuan aukeratutako pagoa moztuko dute eta Hartzabalera bizkar gainean eramanen dute, bertan zutitzeko.

Bakaiku

09:00 Gosariaren ondoren Iditxarrera Zuhaitzaren bila joan, moztu eta Hartzabalera eramanen dute. Eguerdi aldera maiatza jasotzen hasiko dira.

Iturmendi

Goizean, Mikologia erakusketa, auzogelan.

Eguerdian, elkartasun bazkaria.

18:00 Maiatza altxatzea, herriko plazan.

Ondoren, herriko dantzariak eta auzatea.

Ziordia

11:30 Maiatza Bargan zutituko dute.

15:00 Bazkaria, elkartean. Izena eman: Urbasa tabernan edo Anixeta tabernan apirialren 28 baino lehen.

18:30 Maiatza txikia, Txoperan.