Mank-ek Utzubar EKOgunean inbertsioa eginen du

Guaixe 2024ko api. 29a, 11:28

Utzubar EKOguneko hondakindegiko geotextil geruzak.

Zehazki zabortegiko xafla iragazgaitza babesteko elementuak eskuratuko ditu.

Sakanako Mankomunitatearen Utzubar EKOgunean dagoen zabortegian hondakin ez arriskutsuak jasotzen ditu. Haren azpian xafla bat dago eta hura behar bezala iragazgaitz egiteko materialak eskuratu nahi ditu Mank-ek. Horrela euri urek sortutako likidoak behar bezala bideratzeko. Zabortegia iragazgaitz egiteko bi dentsitate desberdineko geotextilen laminak geokonposatu drainatzaileak eskuratu nahi ditu ibarreko erakundeak. Mank halako materialez hornitu nahi duen enpresak maiatzaren 18ra arteko epea izanen du. Erosketara Mank-ek 32.000 euro (BEZik gabe) bideratu ditu.