Iñaki Berastegi

"Igor Martinezi 'El Conquis' saioari buruz ere galdetu beharko diogu, ezta?"

Maider Betelu Ganboa 2024ko api. 30a, 12:00

Beleixe irratiaren 25 urteurreneko ekitaldien barruan, apirilaren 30ean, 18:00etan, 'Euskara Kirolean' mahai ingurua gidatuko du Iñaki Berastegi kirol kazetari urdiaindarrak

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, Yolanda Martil Xotako kapitainak, Maitane Vilariño Osasunako jokalariak eta Igor Martinez CBASK-eko jokalari eta 'El Conquis' saioko kideak parte hartuko dute mahai inguruan. "Lehendabizi jakin nahi dut euskarari dagokionez ea zein den euren errealitatea, euskararen garapenik ikusten ote duten, eta zer dagoen hobetzeko. Hori abiapuntua izango da, ea hortik noraino desbideratzen garen".