Taekwondoa

Irati Irigoieni eta Gerardo Monterori aitortza

Guaixe 2024ko api. 30a, 10:30

Taekwondolari urdiaindarrak bi aipamen jaso zituen, eta Bargagaingo irakasleak Seigarren Dan mailako diploma

Espainiako Taekwondo Federazioak urteko gala ospatu berri du eta Sakanako Bargagain Taekwondo klubeko bi kide oholtzara igo ziren. Irati Irigoien urdiaindarrak bi aipamen izan zituen, Unibertsitateen Arteko Txapelketako brontzearengatik eta Europako 21 urtez azpiko Txapelketan parte hartu izanagatik, eta Gerardo Montero Bargagaingo irakasleak Seigarren Dan mailako diploma jaso zuen.