Futbola

Zalduak puntu bat gehiago

Guaixe 2024ko api. 30a, 08:50

Elomendiko Futbol Txapelketako 27. jardunaldian Zalduak eta Modernillok puntu banaketa egin zuten

Elomendiko Futbol Txapelketan 27. jardunaldia jokatu zen eta azkenaldiko bolada ona eten zuen Arakilgo Zaldua Talleres Goñi taldeak, Modernilloren kontra bana berdindu eta gero. Gutxienez, puntu bati heldu zion talde arakildarrak. 

Elomendik jarraitzen du lider (65 puntu) eta Zaldua Talleres Goñik postu bat egin zuen behera. Bosgarren da, 46 punturekin. Datorren jardunaldian Zaldua Talleres Goñik sailkapenean seigarren eta arerio zuzena den Ageri taldea du aurkari.