Toki erakundeek milioi erdi jasoko dute

Guaixe 2024ko mai. 6a, 09:00

Hiriberri Arakilgo kontzeju etxea. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuak emanen die, Toki Inbertsioen Planaren Toki Programazioa eta Erabilera Askeko Programatik. Diru horrekin azpiegiturak eta zuzkidurak instalatzeko, hobetzeko eta berritzeko inbertsioak lagundu nahi ditu Foru Administrazioak.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi Jesus Maria Rodriguez Gomezek jakinarazi duenez, Nafarroako udal eta kontzejuen artean 10.116.360 milioi euro banatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Toki Inbertsioen Planeko Erabilera Askeko Programa arautzen duen Foru Legeari jarraituz eginen du hori. Dirulaguntza horren helburu nagusia da bermatzea nahitaezkoak diren udal zerbitzuak Foru Komunitate osoan ematen direla. Legean jasotzen denez, udal eta kontzeju bakoitzak diru-kopuru bat jasoko baitu, dagokiona biztanle kopurua eta biztanle guneen sakabanaketa geografikoa kontuan hartuz eta urte bakoitzean funtsak duen zuzkiduraren arabera.

Sakanara aurten 498.590,88 euro iritsiko da, Nafarroako Gobernuak banatuko duenaren %4,93; biztanleriaren %3,06 gara. Sakanako udal eta kontzejuek aurten jasoko duten diru kopurua joan zen urtean jasotakoa baino 49.728,56 euro eta %9,09 txikiagoa da, nahiz eta gobernuak banatutako dirua %1,16 handitu duen. 

Toki erakundeek Erabilera Libreko Programatik jasoko dutena

UDALERRIA    Kontzejua Kopurua

  • Arakil 42.632,60
      • Ekai 2.612,46
      • Etxarren 5.282,26
      • Etxeberri 3.180,06
      • Egiarreta 3.705,61
      • Errotz 3.138,01
      • Izurdiaga 5.492,48
      • Satrustegi 2.990,86
      • Urritzola 2.213,04
      • Hiriberri Arakil 4.462,40
      • Ihabar 4.504,44
      • Zuhatzu 2.780,64
  • Irurtzun 44.511,98
  • Irañeta 19.468,94
  • Uharte Arakil 39.318,28
  • Arruazu 19.468,94
  • Lakuntza 38.937,89
  • Arbizu 38.937,89
  • Ergoiena 17.632,24
      • Lizarraga 6.998,77
      • Dorrao 5.699,55
      • Unanu 4.933,94
  • Etxarri Aranatz 48.566,79
      • Lizarragabengoa 1.800,00
  • Bakaiku 19.468,94
  • Iturmendi 19.468,94
  • Urdiain 33.363,79
  • Altsasu 58.406,83
  • Olatzagutia 38.937,89
  • Ziordia 19.468,94
  • Sakana 498.590,88