Pilota

Zubiria eta Gorraiz, txapeldunordeak Iruritan

Guaixe 2024ko mai. 7a, 10:30

Asier Zubiria eta Pello Gorraiz, sari ematean, Martija eta Gaskue pilotariekin. ALDABIDE

Txaruta elkarteak antolatutako Udaberri txapelketako finala jokatu zuten

Apirilaren 28an Udaberri txapelketako finalak jokatu ziren Iruritan eta Elizondon. Kadete B mailan, Asier Zubiria (Aldabide) eta Pello Gorraiz (Irurtzun) finalerako sailkatu ziren, Sergio Esain eta Unai Santesteban (Atarrabia) pilotariekin batera. Final estuan, 18-14 galdu zuten sakandarrek. Martija eta Gaskue pilotariek banatu zituzten sariak.