Ion Barbarinen eta Txori Garciaren lan berria Satrustegin

Guaixe 2022ko ira. 5a, 11:19
Kinki Games antzezlanaren une bat Ihabarko festetan.

Amico konpainiak 'Kinki Games' lana eginen du irailaren 10ean, larunbatean, Arakilgo herriko frontoian. 

Ion eta Txori Amicok beraiena egiten jarraitzen dute, eta umorea oinarri hartuta, musikaren erritmoan, Kinki Games antzezlanaren emanaldia eginen dute irailaren 10ean, larunbatean, 19:00etan, Satrustegiko frontoian. Satrustegira bi feriagizon iritsiko dira eta haien zoriontasuna eta dantzatzeko gogoak kutsatuko dituzte. Kirol eta proba fisikoez betetako antzezlana izanen da.