Bakaikoa eta Gorritiren Doneztebeko Errekak Euskal Herriko Herrien Arteko finala jokatuko du

Guaixe 2016ko uzt. 21a, 15:03

Azpeitia izanen dute aurkari

Nafarroako Herrien Arteko Txapelketa irabazi eta gero, Euskal Herriko Herrien Arteko Txapelketa jokatu du Doneztebeko Errekak. Bertan lehiatzen dira Joanes Bakaikoa etxarriarra eta Jon Gorriti uhartearra. Euskal Herrikoan Markinaren kontra 2 eta 1 irabazi eta gero, finalerako sailkatu da Erreka. Finala larunbatean jokatuko du Errekak Zarauzko Aritzbatalden, 10:30ean, Zigoitiari 3 eta 0 irabazi dion Azpeitiaren kontra.