Bergarak Rodriguez ordezkatuko du udaletxean

Guaixe 2016ko aza. 25a, 09:57
Uharte Arakilgo EH Bilduko zinegotziak. Julen Bergara, ezkerretik lehena.

Aurreko legegintzaldeko alkate eta egungo zinegotzi Javier Rodriguezek kargua utzi behar izan du arrazoi pertsonalengatik. Atzoko bilkuran Julen Bergarak hartu zuen bere tokia.

Uharte Arakilgo Udalak zinegotzi berria du. Aurreko legegintzaldian EH Bildurekin alkate izan zen Javier Rodriguezek oraingo legegintzaldian zinegotzi kargua zuen. Arrazoi pertsonalengatik, lan kontuengatik, kargua utzi behar izan du Rodriguezek eta atzoko udal osoko bilkuran Julen Bergara Baraibarrek hartu zuen bere tokia.