Autokarabanendako gunea igandean mustuko da

Guaixe 2017ko mai. 5a, 10:15

Tximeleta autokarabana elkarteko kideek Uharte Arakilen urteroko batzarra eginen dute eta hori baliatuz asteburuko egonaldia eginen dute. 50 bat autokarabana elkartzea espero da horretarako propio Itxesi auzoan prestatutako gunean. Eta erabiltzaileen elkartea bertan dela baliatuta, Uharte Arakilgo Udalak gunea mustutzea erabaki du.

Egitaraua
Maiatzak 5, ostirala
19:30ean Pintxo potea.

Maiatzak 6, larunbata
10:00etan Tximeleta autokarabana elkartearen batzarra, elkartean.
11:00etan Zamartzera bisita.
14:30ean Bazkaria, Itxesin.

Maiatzak 7, igandea
10:00etan Mendi irteera, San Bartolome ermita eta errotarria ezagutzeko.
12:30ean Autokarabana gunearen mustutzea.
Ondoren, auzatea.