Korrikaren erritmora!

Guaixe 2019ko api. 9a, 20:23

Nire, zure, gure erritmora. Klika, Korrika. Posible da klika aldatzea, elkarren artean konektatzea, praktikatzea euskara gure artean bizitzea.

Horixe dio 21. Korrikako kantak eta uhartearrek eurena egin dute. Kultur Korrikak asteburua bete zien kale-futbola, txotxa, denda, jolas, tailer, bazkari, karta joko, txokolate jan eta flash-moviearekin. Azken horretan makina bat uhartearrek, emakumezkoak gehienak, Korrika kantaren doinura koreografia osatu zuten. Hura jasotzeko egin duten bideoan asteburuko irudi asko ikusten dira.