Uharteko zirkulazio zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko mar. 7a, 11:19
Autoak aparkatuta eta ubertearrak kalean. ARTXIBOA

Martxoa guztia egonen da horretarako.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aurtengo zirkulazio zerga kobratu behar du. Horretarako epea martxoaren 1etik apirilaren 1era izanen da. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei kontu korrontean dagokien kopurua martxoaren 22an kobratuko die. Udal ordainketak helbideratu gabe dituztenek jaso duten udalaren jakinarazpenean agertzen diren banku bulegoetan egin dezakete ordainketa. Horretarako, ordain agiria aurkeztu beharko dute.