Uhalrod enpresa abiarazteko beste pauso bat

Guaixe 2024ko mar. 11a, 11:16
Uhalrod SM enpresaren ikuspegia. ARTXIBOA

Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Uhalrod SMk sustatu du. 

Sargaitz industrialdean Uhalrod SM enpresa kokatuko da, Lurgain enpresa hartu zuen orubean. Aluminiozko alanbre-burdinaren fabrikazioa, altzairuzko eta aluminiozko elementuen trefilaketa eta kablegintza eginen ditu. Hori egin ahal izateko eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legeari jarraituz,  Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea zabalik da. Hari dagokion dokumentazioa 30 egunez jendaurrean egonen dela jakinarazi du Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak. Agiriak haren bulegoetan egonen dira.