Abeltzain ubertearrendako deialdia

Guaixe 2024ko mar. 20a, 11:17
Ubertearra aziendarendako moztutako belarrari buelta ematen. ARTXIBOA

Udalak egin du, Europako Nekazaritza Politika Bateratua dela eta.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntza eskatzeko interesa duten abeltzainei zuzendu zaie Uharte Arakilgo Udalak. Jakinarazi die aurtengo eskaera udaletxeko bulegoan aurkez dezaketela. Hori egin ahal izateko hiru agiri aurkeztu beharko dituzte abeltzainek: Ustiapen Liburua, 2024ko ilbeltzaren 1eko datarekin, Nagusiki Abeltzaina dela dioen tituluaren akreditazioa eta artzaintza modu erreal eta eraginkorrean egiten dela egiaztatzen duten agiriak. Dokumentazioa aurkezteko epea martxoaren 27an despedituko da.