Ubertearrek egur epaiak eska ditzakete

Guaixe 2024ko mar. 25a, 11:29
Uharte Arakilgo ikuspegia Aralarko santutegitik. ARTXIBOA

Etxerako sutarako egurra eskuratu nahi dutenek udaletxean egin behar dute eskaera.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, egur epaiak hartzen interesa duten ubertearrek apirilaren 18ra arte egin dezakete eskaera. Horretarako, udaletxera joan beharko dute bulego ordutegian. Izena ematearekin batera 35 euro ordaindu beharko dituzte. Izena eman dutenen artean egur epaiak zozketa publiko bidez banatuko dira. Egokitutako epaiak garilaren 1etik azaroaren 1era arte biltzeko aukera izanen da. Lan hori norberak bere baliabideekin egin dezake edo, bestela, enpresa bat ardura daiteke. Azken aukera horren alde egiten duenak izena ematerakoan jakinarazi beharko du.