Mendiko larreetan hazienda bazkatzeko eskaera egiteko garaia

Guaixe 2024ko api. 26a, 11:33

Ata ibarrera daraman pista. ARTXIBOA

Maiatzaren 4an irekiko dira larreak.

Uharte Arakilgo Udalak Atakon eta Okuben larre hesituak ditu han aziendak udan bazka dezan. Udalak zehaztu duenez, ahuntzak bakarrik Okuben egon ahalko dira. Herri larreak erabili nahi dituzten abeltzainek udaletxean eskaera udaletxean aurkeztu beharko dute apirilaren 30a baino lehen. Eskabidearekin batera larretan zenbat azienda sartzeko asmoa duen azaldu beharko du abeltzainak. Eta, horrekin batera, aziendaren saneamendu egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu. Larre horiek maiatzaren 4an irekiko dira aziendarendako.