Eskolako ikasleen robotika erakustaldia

Guaixe 2015ko api. 21a, 08:36

Gaur, 15:00etan, eskolan lehenik eta gero Aitziber elkarteko goiko ganbaran

Urdiaingo eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek robotika erakustaldia antolatu dute eta urdiaindarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Hiru urte dira Urdiaingo eskolan robotika lantzen ari direla. Bi atal ditu lan horrek. Lehena, proiektu zientifikoa, gai jakin baten ingurukoa dena. Aurten ikasleek non, nola eta zer ikasi nahi duten azaldu dute proiektuan. Aurkezpen hori eskolan bertan eginen dute, ikastetxearen beharrak eta arazoak konpontzeko proposamena baita proiektua. Bigarren atala, roboten programazioa da eta horren inguruko erakustaldia Aitziber elkartean eginen dute. 6. mailako ikasleek urdiaindarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.