Inauteriak ihoteak 2017

Urdiaingo momoxarruek ederki astindu zituzten makilak

Guaixe 2017ko mar. 1a, 08:29

Momoxarro asko atera ziren astearte inauterian Urdiaingo kaleetara. Momoxarro handien eguna zen eta ez zuten huts egin. Zigorrarekin ederki berotu zituzten kalean zeuden guztiak. Aurpegiko estalkiak 20:00etan kendu zituzten eta orduan ikusi ahal izan zen nor zegoen mozorroen atzean. Ondoren, sorgin sfaria antolatu zuen Urdiaingo Gure Esku Dagok Aitziber elkartean.