Urdiaingo Gurasoen Euskara Batzordea herriko haurren artean gero eta gaztelania gehiago entzuten zelako sortu zen. Kezka hori ere bazuen udalak eta Iñaki Eizmendiren aholkularitzarekin haurren euskararen erabilera handitzeko kanpaina antolatu dute. Horretarako neurrietako bat gurasoek txikienekin txangoak egitea da. Ibilaldi horiek euskara erabiltzeko gune gisa hartu nahi dituzte, euskararendako arnasguneak.
Txangoan 6 eta 12 urte arteko neska-mutikoek parte hartuko dute, haien gurasoekin batera. Azken horiek, ezinbestean, euskaldunak izan behar dute eta txangoan zehar haien artean euskaraz hitz egin beharko dute. Urdiaingo euskalkia erreferentea izanen da. Aurreneko txangoan Ion Zufiaurrekin Bernoaren galtzada eta haren inguruko pasarteak ezagutuko dituzte.
Izen ematea
Liburutegian hilaren 24ra arte, ostirala.