Udalak batzarra deitu du

Guaixe 2017ko mar. 17a, 10:27
Urdiaingo udaletxea. Argazkia: www.Euskal-Herria.org

Larunbatean, 11:00etan, herriaren etxeko auzoan.

Urdiaingo Udalak urdindarrei hainbat gairen inguruko informazioa eman nahi die batzarrean: joan den urteko kontuak, aurtengo aurrekontuak eta heldu den urteetarako dituen egitasmoak. Horiek azaldu eta gero Urdiaingo Udaleko kideek galde-eskaeren txanda zabalduko dute, urdindarrek hitza har dezaten.