Kanta, dantza eta afaldu

Guaixe 2018ko eka. 22a, 14:30

San Joan ermitan elkartuko dira bihar urdiaindarrak. 19:30ean herriaren etxetik ermitarako bidea kalejiran eginen dute, txistulariekin. Neska gazteak, garai bateko jantziak soinean dituztela, dantzari txikiak eta urdiaindarrek osatuko dute segizioa. Mezaren ondoren, ermitako plaza sua piztu eta aipatu neskek, elkarri eskuak emanda, haren inguruan San Joan kantaita abestuko dute. Kantariei dantzariek hartuko diete lekukoa. Auzatea ere izanen da. Adar muturretan arto koskolak dituzten nesakiek eta mutikiek suarekin jolastuko dute. Ermitakoa despedituta, urdiaindarrek udako solstizioa kuadrilaka edo auzoka afalduz ospatuko dute.