Emakume Langileen Eguna 2022

Asteburu feminista aurrean

Guaixe 2022ko mar. 10a, 10:06

Urdiainen asteartean egindako elkarretaratzea. UTZITAKOA

Hitzaldia, pintxo potea eta afaria antolatu dituzte.

Emakume Langileen Egunean, asteartean, urdindarrek plazan elkarretaratzea egin zuten eta, ondoren, herriari buelta eman zioten Antolakuntza feminista gure garra zioen pankartarekin. Egun horren harira Urdingo emakume feministek antolatutakoak asteburuan izanen dute segida. Nerea Oloron Bizkaik Emakumeon egoera historiari esker ulertuz hitzaldia emanen du ostiralean, 18:00etan, auzoan. 20:00etan, berriz, pintxopote feminista izanen da plazara ematen duen herriko etxearen gelan. Urdiainen antolatutako asteburu feminista despeditzeko, larunbatean, 21:30ean, emakumezkoen afaria izanen da elkartean. Afarirako izena eman nahi duenak gaur du azken aukera, horretarako Kaluxa tabernara jo beharko du.