Urritzolako Kontzejuak aurten 5.521 euroko aurrekontua du. Haren diru zati handiena argiteria publikoko argindarra eta ura ordaintzen joanen da. Argindar kontsumoa murrizteko argiteria publikoko aurreztuko duen beste sistema bategatik aldatu nahi dituzte kaleko argiak, led-a edo. Nafarroako Gobernuaren Tokiko Azpiegitura Planera diru-laguntza eskaera aurkeztu dute eta erantzunaren zain daude. Bestalde, gobernuak erabaki askeko funtsetik 20.545 euro emanen dizkio Urritzolako Kontzejuari 2019an. Dirua zertara bideratuko den aztertzen ari dira herrian.