Ziordiko Santa Luzia festa 2015

Ermita gabeko ospakizuna

Guaixe 2015ko abe. 11a, 11:58
Ziordiko Santa Luzia ermitan egindako erromeria bat.

Ziordiko Santa Luzia ermita egungo igerileku parean zegoen, Eginorako bide bazterrean. 1971n zahar berritu zuten, baina urte gutxi batzuk beranduago errepidea egiteko bota zuten. Eraikin xumea zen eta kanpai-horman Sta Lucia ora pro nobis, año 1786 idatzia irakur zitekeen. 1797an gotzainak ermitako kontuetan 657 erreal eta 9 marabedi opatu zituen. 600 erreal ematea eta gainontzekoak sor zitezkeen ohiko gastuak estaltzeko erabiltzea agindu zuen.