Ziordian bost egunez festa

Guaixe 2019ko ira. 4a, 11:53

Ziordiarrak udaletxe parean elkartuko dira etxajua pizteko garaian.

Gaur hasi eta igandera arte luzatuko dira Ziordiko festak.

Ohi bezala Errekakartea elkartean sortutako batzorde bat arduratu da festen antolaketaz. Hain zuzen: Jorge Azanza, Ander Igoa, Gorka Mendinueta, Iñigo Lapuente, Osane Pozueta eta Saioa Urdian. Udalak emandako aurrekontua kudeatuz antolatzen dute egitaraua. Eta berau herri bazkariarekin hasiko da, nahiz eta etxajua arratsaldean botako duten. Ohi bezala herriaren alde lanean aritu den pertsonaren bati aitortza egiteko baliatuko da festen hasierako etxajua, eta berari emanen diote hura pizteko ardura. Etxajua piztu ondoren joan den urtean jaiotako ziordiarrei festei ongi etorria eginen diete. Horretarako, festetako ttattar bana jarriko diete 13 umeri.

Egitaraua
Irailak 4, asteazkena

15:00etan Herri-bazkaria.
19:00etan Txupinazoa.
19:15ean Play back-a.
20:30ean Sakanako trikitilariak.
21:30ean Herri-afaria.
23:30etik 02:00etara Txumari dj.

Irailak 5, osteguna. Haurren eguna
12:00etatik 14:00etara Haurrendako jolas parkea.
14:30ean Haurren bazkaria.
16:00etatik 19:0etara Haurrendako jolas parkea.
19:00etan Argikale antzerkia.    
20:00etan Japoniar bonbak  eta buru handiak.
20:00etan Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00etatik 21:30era Los Tenampas mariatxiak.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30etik 02:00etara Txumari dj.

Irailak 6 ostirala. Jubilatuen eguna
11:00etatik 14:00etara Haurrendako jolas parkea.
14:30ean Jubilatuen bazkaria.
17:30etik 19:30era Pilota partidak.
18:00etan Bordetxe abere zirkoa.
20:00etan Japoniar bonbak  eta buruhandiak.
20:00etan Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:30ean Elektrotxufla.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:00etan Kontzertuak: Los del Rayo eta Latxatarra.

Irailak 7, larunbata
12:30ean Dantzari txikiak.
16:30ean Txirrindularitza proba. Burunda tt.
17:30etik 20:30era Javiertxo eta Juan Manuel, tabernaz taberna kantari.         
20:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Gazta, ardo eta kakahuete banaketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin.

Irailak 8, domeka
09:00etan Aurora.
11:00etan Auroren hamaiketakoa.
11:00etan Futbol txapelketa
13:00etan Meza.
13:30ean La Ribera Cantaren jota emanaldia.
18:00etatik 19:30era Benito Rosen trial showa, saskibaloi pistan.
20:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Gazta, ardo eta kakahuete banaketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:00etan Presoen aldeko afaria.
00:00etatik 02:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
01:30ean Hau pena nik!