Giro bikainean hasi dira Ziordiko festak

Guaixe 2022ko ira. 8a, 12:50

Milagros Mujika zenaren Jesus eta Raul Mendozak piztu zituzten festen hasierako etxafiguak

"Milagros Mujikak erditzeetan laguntzen zuen, askori txertoak jarri zizkigun eta edozein ziordiar laguntzen zuen. Horregatik, zaintzaren figura hori irudikatzen zuen Milagrosi aitortza egin nahi izan diogu" azaldu zuen Olatz Irizar alkateak. 2021ean jaiotako sei ziordiarrek eta 95 urte dituzten Baltasar Otxoak eta Luisa Landak, ziordiar nagusienak, zapia jaso zuten opari. Eta herriko haurrek eskainitako koreografiekin eman zitzaien hasiera igandera arte luzatuko diren festei.