Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Ziordiko botoen erdia pasatxo EH Bildurendako

Guaixe 2023ko uzt. 25a, 11:10

Sozialistak izan dira bigarrenak. Abstentzioa 0,89 puntu igo da, %27,24ra helduz. 

Duela lau urte baino boto bat gutxiago (%0,89) jaso du EH Bilduk. PSNk, berriz, 16 boto gehiago eskuratu ditu (%69,57). Sumar Elkarrekin-Podemos baino 4 boto gutxiagoz jabetu da (%19,04). Navarra Suma zenak baino bi boto gehiago (%13,63) lortu dituzte PPk eta UPNk bereizita. Geroa Baik 19 babes galdu ditu (%59,38). 

Maiatzeko foru hauteskundeekin konparatuta, EH Bilduk 2 boto (%1,77) galdu ditu. PSNk, berriz, 24 babes gehiago ditu (%160). Sumarrek Zurekin-Contigok baina dozena bat boto gehiago bereganatu ditu (%57,14). PPk 11 boto gehiago izan ditu (%122,22). Geroa Baik, berriz, 33 boto gutxiago jaso ditu (%71,74). Azkenik, UPNk 8 boto galdu ditu (80).