Aurpegi zainketak Ziordian

Guaixe 2024ko api. 12a, 13:36

Apirilaren 16an, asteartea,tailerra emanen du Ana Imazek, Ziordiko liburutegian.

Aurpegi zainketa tailerra emanen du Ana Imazek apirilaren 16an, asteartea, 18:00etan, Ziordiko liburutegian. Pertsona bakoitzak aurpegiko tratamendu osoa egiten ikasiko du modu erraz eta dibertigarrian, bere eguneroko errutinara gehitu ahal izateko. Izena Ziordiko liburutegian eman behar da, 10 eurotan.