Udalak Etxaleku taberna emateko deialdia egin du

Guaixe 2024ko api. 26a, 11:25
Ziordiarrak Etxaleku tabernaren inguruan. ARTXIBOA

Eskaintzak maiatzaren 14ra arte aurkez daitezke udaletxean.

Udaletxearen beheko solairuan dagoen Etxaleku tabernaren kudeaketa eman nahi du udalak. Ziordiko Udalak urte baterako kontratua eskaini du, hirutan luzatu daitekeena. Kudeaketa hartzen duenak udalari urtero 1.587 euro (BEZik gabe) ordaindu beharko dio, kopuru hori urtero Kontsumo Prezioen Indizearen arabera eguneratuko da. Deialdiari buruzko informazioa udaletxean edo labur.eus/BMZgT web orrian dago.