Arregi kontzeju buru

Guaixe 2015ko abe. 21a, 08:46

Zuhatzuko Kontzejuan Zuriñe Ormaetxea Padillari lekukoa hartuko dio Juan Pedro Arregi Sarasak. Arregik erroldako 27 zuhatzuarren 16 boto (%59,25) jaso zituen. Beste boto txuri bat ere izan zen. %62,96ko parte hartzea izan zen kontzeju hauteskundeetan.