Pausoak kontzejuko hauteskundetarako

Guaixe 2023ko urr. 27a, 11:09
Zuhatzuko ikuspegia. ARTXIBOA

Ekitaldi publikoetarako doako espazioa zehaztu du udalak.

Kontzejuetarako hauteskunde partzialak azaroaren 26an eginen dira. Arakilen maiatzaren 28ko deialdian kontzeju guztiak berritu ziren, Zuhatzukoa salbu. Hauteskunde kanpaina azaroaren 10ean, ostiralarekin, hasiko da eta azaroaren 24ko gauerdian despedituko da, ostiralarekin. Legeari jarraituz, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko toki ofiziala zehaztu du Arakilgo Udalak: udaletxeko osoko bilkuren aretoa. Hauteskunde ekitaldietara erabili daiteke hura, astegunetan, betiere, aldez aurretik udalari ordua eskatuta.