Arregik kontzejuko buru izaten segituko du

Guaixe 2023ko aza. 28a, 11:01

Boto emaileen babes handia jaso zuen

Juan Pedro Arregi Sarasa Zuhatzuko kontzejuko presidentea izanen da beste lau urtez. Hala erabaki zuten zuhatzuarrek. Kontzejuak berritzeko hauteskunde partzialetan aukeratu dute, maiatzaren 28ko deialdian hautagairik ez zelako izan. Hauteskunde errolda 35 zuhatzuarrek osatu zuten. Haietatik 21 (%60) joan ziren Hiriberri Arakilgo kontzeju etxera botoa ematera, beste 14 herritar (%40) etxean gelditu ziren. Arregi hautagaiak aldeko 18 boto (%85,71) jaso zituen, eta hiru boto (%14,29) txuri izan ziren.