Hauts ugari Etxarrenen

Guaixe 2024ko api. 24a, 11:29

Lanak trenbidearen eta errepidearen arteko herriaren zatian egiten ari dira.

Arakilgo Udalak Etxarrengo sareak eta zoladura berritzeko lanen 1. fasea Construcciones Valeriano Santestebani eman dio 445.241 euroren (BEZik gabe) truke. Lanak otsail akaberan hasi ziren eta bost hilabeteko iraupena izanen dute. Herriaren iparraldean ari dira lanak egiten, eta hara sartu ahal izateko frontoi parean behin behineko bidea zabaldu dute.