Pello Mariñelarena Imaz Parisko La Sante kartzelan preso zegoela HIESak jota hil zen 1993ko maiatzaren 15ean. Mediku arreta egokirik ez zuela jaso eta kartzelako osasun baldintza penagarriak zirela salatu zituzten orduan. Etxarriarraren heriotzaren 24. urteurrena dela antolatutako ekitaldian larriki gaixo dauden euskal presoen egoera nabarmendu nahi dute. Gaixoak artatzen dituen Jaiki Haidi elkarteko kide batek eta Kalera Kalera ekimeneko preso ohi batek parte hartuko dute ekitaldian.