Elkartean da hitzordua

Guaixe 2019ko eka. 22a, 10:56

Txitera elkartearen aurreko aldean jendea. Sua atzeko aldean eginen dute.

Txitera elkartea da udako solstizioko ospakizunen erdigunea. Igande arratsaldean han elkartuko dira hiriberriarrak. Goizean haurrak agotza eta egurra jasoko dituzte, haiek pilatu eta su emateko prestatuta utziko dute. 20:00etan sua piztuko dute haren gainean saltoka ibiltzeko. Txitera elkarteko zuzendaritzako kideak jatekoak prestatzen hasiko dira 21:00ak aldera. Menua txistorra, urdaia eta saiheskiak prestatuko dituzte.