Suaren garrei begiratuta, atzera ere, liluratuta edo hipnotizatuta geldituko gara etzi, udako solstizioa dela eta Sakanan barna piztuko diren su ugariengatik. Igande iluntzean aldamenak eta herritarrak elkartzeko aparteko aitzakia izanen da. San Joanek, gainera, Izurdiagako, Uharte Arakilgo eta Arbizuko festak ekarriko dizkigu.