Sua eta jatekoak

Guaixe 2019ko eka. 22a, 11:04

Autobiatik herrirako sarreraren ondoan, San Joan kalearen hegoaldean ospatzen dute iyebardarrek udako solstizioa. Igandean 21:30ak aldera elkartuko dira eta sutan txistorrak eta sardinak prestatuko dituzte. Haiek jaten laguntzeko sagardoa eta ardoa izanen dute. Jatekoak ontzeko prestatutako sua bizitu eta haren gainean saltoka daudela sartuko da gaua.