OSAGAIAK (4 lag.)

1 legatz / zapo / aingira buru
½ kg txirla
ganbak
5 tipula
2 azenario
1 porru
1 lata tomate
oliba-olioa
gatza
ura
ogia


Txirlak: hasieran, jarri txirlak uretan, gero beharko ditugu-eta.

Ganbak: ganbak zuritu. Gorde buru-azalak arrain-salda egiteko.

Arrain-salda
  • Jarri eltze batean arraina, ganben buru-azalak eta ura sutan. Egosten hasi orduko, bost bat minutu pasatu eta gero, arraina atera, arrainari haragia kendu eta gorde; hezurrak eltzera bota. Eltzekoa luze egosi, arrain-salda egiteko.
  • Txikitu 3 tipula, eta potxatu, su bizi samarrean. Potxatutakoan, gorritutakoan, gehitu arrain-saldari eta utzi egosten.
  • Arrain-salda denbora luzez egositakoan, salda iragazi. Gatza eman.

Arrain-zopa
  • Txikitu eta potxatu 2 tipula eta azenarioak. Potxatutakoan, gehitu tomatea. Egosi pixka batean.
  • Gehitu ogi-xerra batzuk txigorturik edo frijiturik, salda loditzeko. Nahi badugu, koñaka eta ardo zuri pixka bat ere gehitu.
  • Gehitu arrain-salda, eduki sutan pixka batean eta irabiagailuarekin txikitu. Iragazi eta eman irakinaldi bat; irakiten hasitakoan, kendu hasierako aparra.
  • Jarri olio pixka bat zartagin batean, eta, bero-bero dagoela, gehitu txirlak, zabaltzeko. Txirlak irekitakoan, ganbak ere gehitu, zuriturik, eta eman beroaldi bat, su bizian. Gehitu txirlak eta ganbak zopari; gehitu ur pixka bat txirlak eta ganbak egiteko erabili dugun zartaginari, hondarrak berreskuratzeko.
  • Gehitu zopari hasieran legatz-buruei kendu dizkiegun arrain-puskak.

Osorik irakurri