OSAGAIAK (4 lag.)


Ziza-saltsa eta zizak labean
250 g ziza (kardu zizak, adibidez)
200 g esne-gain
arrain-salda edo ura
oliba-olioa
gatza
perrexila
2 baratxuri


Izokina
1 kg izokin
gatza
oliba-olioa



NOLA EGIN


Ziza-saltsa
  • Bereizi zizen hanka eta txapelak. Gorde txapel handienak, labean egiteko.
  • Hankak eta txapel txikiak txikitu, jarri oliba-olio pixka bat zartagin batean edo ontzi batean, eta egin zizak bertan. Egindakoan, gehitu arrain-salda edo ura, irakinarazi, eta, pixka bat egositakoan, txikitu irabiagailuarekin.
  • Jarri oliba-olio pixka bat kazo batean. Jarri sutan eta eta gehitu irin pixka bat; irina ongi nahastu, gehitu txikitutako zizak eta eman irakinaldi bat. Ondoren, gehitu esne-gaina. Irakinarazi, eduki sutan pixka batean, eta, gatza behar badu, eman.


Zizak labean
  • Jarri ziza-txapelak labeko erretilu batean.
  • Gehitu zizei oliba-olio pixka bat, baratxuriak txikiturik, gatza eta perrexil pixka bat.
  • Labea 180º-tan dugula, sartu zizak bertan eta egin 5 bat minutuz.


Izokina
  • Arrainari gatza eman.
  • Plantxa berotu, zabaldu bertan olio pixka bat eta egin arraina bertan, azala beheraka duela, gorritu arte.
  • Azalaren aldea ongi egindakoan, buelta eman eta egin beste aldea.


Platerean nola
  • Plater zabal batean, jarri izokina erdian.
  • Jarri labean egindako ziza batzuk ondoan.
  • Azkenik, bota ziza-saltsa izokinaren gainera.

Osorik irakurri