OSAGAIAK (10 lag.)

Natillak
2 l esne
18 arrautza
150 g irin
300 g azukre
1 kanela makila
1 limoi azal
kanela-hautsa
Maria galletak


NOLA EGIN

Natillak
  • Jarri eltze batean litro bat esne, kanela makila eta limoiaren azala; berotu, irakin arte. Kendu esnea sutatik.
  • Nahastu katilu batean azukrea, irina eta arrautzak.
  • Esnea pixka bat hoztutakoan, gehitu iragazirik azukre, irin eta arrautzak.
  • Jarri eltzea sutan, eta, etengabe nahastuz, sutan eduki nahikoa loditu arte.
  • Kendu sutatik eta utzi epeltzen; ez ahaztu kanela-makila eta limoi-azala kendu behar direla. Epeldutakoan, gehitu beste libro bat esne, eta irabiagailuarekin txikitu.
  • Zerbitzatu natillak plater sakonetan. Gehitu plater bakoitzari Maria galletaren bat eta kanela-hautsa. Utzi pausatzen eta hozten.

Osorik irakurri