Intxorreta kalean da hitzordua

Guaixe 2019ko eka. 22a, 12:59

Gizon-emakumeak Intxorreta kalean hizketan.

Herriko zazpi kaleetako bakarrean pizten da sua.

Garai batean herriko karrika bakoitzeko su bana pizten bazen, zazpi hain zuzen ere, igandean Intxorreta kaleko aldamenak izanen dira Lizarragan udako solstizioa ospatuko dutenak. Afari-merienda eginen dute aurrena eta iluntzean Ergoienako udaletxearen parean sua piztuko dute eta haren gainean saltoka ibiliko dira.

Lizarragan su gainean saltatzerakoan esateko makina bat esaera dituzte: purrin San Juan edo ipurdin San Juan. Eta haien ondoren beste esaldi batzuk etor zitezkeen: salero pepe; Unanuko tripotak lehertzeko; Etxarriko tripotak lehertzeko; Lizerraakuek aungi izeteko; Lizerrakuek aungi atiatzeko; subiek ez piketzeko; ergun idiyek ez ozka itteko; tximitxek ez pikatzeko; arkokosuek ez pikatzeko; zorriyek eta partzak hiltzeko…