Oztopo guztien gainetik, euskaraz bizitzeko nahia

Guaixe 2014ko abe. 12a, 13:19

Hamaika egun dinamikaren barruan, “administrazioak aurrekontuak negoziatzen ari diren garaian horren gaineko hausnarketa plazaratu Kontseiluak bideo baten bidez.

Nafarroan euskararen normalizazioari bideratutako bitarteko ekonomikoen murrizketa izugarria da. Nafarroako Gobernuaren politika horren ondorioak pairatzen dituzte euskaltegietako edota hedabideetako langileek, euskaraz ikasi nahi eta laguntzarik ez duten herritarrek. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aurkeztu duen 11 egun oztopo guztien gainetik dokumental laburrean hainbat nafarren lekukotzak jaso dira, tartean Ametza elkarteko Felix Altzelairena eta Bierrik Fundazioko Alfredo Alvaro Igoarena. Euskalgintza, oztopo guztien gainetik, herritarren lanari eta borondate irmoari esker aurrera egiten ari dela ere erakusten du.

Euskaraz bizitzeko nahian urratsak emateko helburuarekin, Hamaika egun dinamika abiatu zuen Kontseiluak Nafarroan orain bi hilabete. Kanpaina apirilaren 25ean despedituko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian eginen den ekitaldiarekin. Bitartean Kontseiluaren baitan biltzen diren eragileek, gaur egungo egoeraren inguruan hausnarketa egin eta herritarrekin partekatzeko asmoz, hainbat gairen inguruan bideo laburrak landuko dituzte. Irailean helduen euskalduntze-alfabetatzearen ingurukoa aurkeztu zuen, orain, administrazioak aurrekontuak negoziatzen ari direnean, horren gaineko hausnarketa plazaratu du Kontseiluak.