Astelehen Zoriontsuen segida

Guaixe 2016ko mai. 23a, 08:12

Gaur, 19:30ean, Irañetako Txapel Azpi elkartean elkartuko da euskaraz hitz egitea helburu duen taldea.

Gai bat hartu eta horren inguruan euskaraz hitz egitea. Horixe da Astelehen Zoriontsuak taldearen helburua. Hizketarako gaiak irakurritako testuetatik (artikuluak, erreportajeak, liburuak) edo ikusitako ikus-entzunezkoetatik (telebista saioak, filmak, sareetako bideoak) hartzen dituzte. Aurreneko saioan (apirilaren 18an), esaterako, Bidador pastoralaren proiekzioak eman zien zer esana. Bigarren saiorako gaurkotasunezko gaia aukeratu du Astelehen Zoriontsuak taldeak: paradisu fiskalak.

Iritziak euskaraz partekatzea nahi duten guztiak “esku zabalik” hartuko dituzte. Astelehen Zoriontsuak taldetik azaldu dutenez, sortu berriak dira eta antolakuntzak taldekideen ekarpenarekin eginen du aurrera.

Erlazionatuak