Basatutako ahuntzen jabearen bila

Guaixe 2024ko api. 17a, 10:00
Ahuntzak larrean. ARTXIBOA

Antza, animaliak tuberkulosiak jota daude. Jabeei erretiratzeko eskatu diete.

Nafarroako Gobernuak ahuntz tuberkulosiaren hainbat foku detektatu ditu Andian eta Beriainen. Dirudienez, basatutako ahuntz talde txiki bat da gaitza duena. Hori dela eta, Uharte Arakilgo eta Ergoienako udalek foru administrazioaren agindua zabaldu dute: “animalia horien jabeei ahuntz horiek menditik kentzeko eskatzen zaie. Hogei eguneko epean egiten ez bada, ahuntz horiek basa-abere deklaratuko dira”. 

Erlazionatuak