Itur bedeinkatuan eta txipudian

Guaixe 2019ko eka. 22a, 14:24

Txipudian su emateko prest dago adar mordo bat.

Itur Bedeinkatuan, arratsaldean, eta txipudian, gauean, dituzte hitzorduak.

Udako solstizioa elkarrekin ospatzen dute olaztiarrek eta ziordiarrek Altzania magaleko itur bedeinkatuan edo Batuekon. Hura gogorarazteko hara joko dute domekan, 18:00etan. Udalak ziordiarrei auzatea eskainiko die ziordiarrei iturriaren ondoan. Hura despedituta herrira jaitsiko dira eta zuzenean Txipudi parkera joko dute. 21:30ean herri-afaria izanen da eta jatekoak despeditu dituztenean, 22:30ak aldera, su handi bat piztuko dute.