Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Altsasun

Guaixe 2023ko urr. 30a, 14:30
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren Altsasuko finalaurrekoan ariko diren sei bertsolariak.

Azaroaren 4an, larunbata, Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa jokatuko da, Iortia kultur gunean. Sei bertsolari ariko dira, tartean Saats Karasatorre etxarriarra.

24 bertsolari hasi ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketaren txapelaren bila, eta dagoeneko hemezortzi gelditzen dira. Azaroaren 4an, larunbatean, 17:30ean, txapelketaren lehenengo finalaurrekoa jokatuko da Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar, Saats Karasatorre Martinez, Eneko Fernandez Maritxalar eta Patxi Castillo Guallar bertsolariak izanen dira Altsasuko kultur gunearen oholtzaren gainean. Zigor Gartzia Arregi Zian ariko da gai jartzaile lanetan. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke, 12 eurotan orokorra, 9 eurotan bazkideek, eta 7 euro gazteek.

 

Erlazionatuak

"Txapelketa baten atzean lan talde handi bat dago"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2023 aza 02 Arakil   Egiarreta